Madrid CFF txapeldun Nesken Alebin futbol txapelketan
Madrid CFF dugu txapelduna, finalean Athletic Cluben aurka, penaltietan, final emozionagarri baten ondoren irabazita.
Beste partida garrantzitsuan, hau da Kopako finalean, Eibar taldeak irabazi zion Deportivo Coruñari, 3-1 emaitzarekin.
Aurreko astean jokatu zen Mutil Alebin txapelketako finalean gertatu zen bezala, hemen ere penalti erabakigarriak izan ziren Nesken Alebin mailako finalean zein talde geldituko zen txapeldun jakiteko.
Madrid CFF eta Athletic Club-ek hutsean amaitu zuten arauzko denbora, eta luzapenean ere inork ez zuen golik sartzerik lortu, beraz penalti-puntutik egindako jaurtiketen emaitzaren mende geratu zen dena. Hemen Madrildar jokalariek punteria hobeagoa erakutsi zuten, eta azkenean 3-2 gainditu zituzten Bizkaitarrak; beraz, txapeldun titulua Madrilera bigarren urtez jarraian.
Ligako txapelketaren finalaren aurretik, Kopako finala jokatu zen: hemen Eibar eta Deportivo de la Coruña izan genituen aurrez aurre. Bi taldeetako jokalariak oso partida lehiatsua erakutzi zuten, baina azkenean Eibar izan zen joko onena erakutziz eta futbolean garrantzitsuena dena, gol gehiago eginez, 3-1 emaitzarekin gainditu zena, horrela garaipena lortuz.
Zalantzarik ez futbol maila handia ikusi ahal izan zela Garmendipeko futbol zelaietan. Eta kirolaz gañetik jokalari eta zale beraiek elkarren artean erakutzi zuten jarrera ezin hobea izan zen. Zorionak guztiei.
Ángela Martínez, Madrid CFF atezainak lortu zuen txapelketako atezain onenaren saria eta Valeria Tejadura, Osasuna-ko jokalariak, txapelketako jokalari onenarena.Valladolid taldeko zaleek aldiz, txapelketako zale onenaren saria jaso zuten.
Nesken eta mutilen Alebin mailako txapelketen ondoren, Domusa Teknik Azpeitia Cup-ek bere agurrari aurre egingo dio asteburu honetan, nesken Infantil mailako txapelketarekin. Hemezortzi talde izango dira txapelketan.
Hemen dituzue txapelketako sari banaketako argazkiak: