Skip to main content

Gaur eta astebukaeran, Nesken Alebin mailako futbol txapelketa izango dugu

14 Ekaina 2024

DATOZEN HIRU EGUN HAUETAN, BERRIRO MAILA HANDIKO FUTBOLA AZPEITIKO ZELAIETAN

Gaur arratsaldeko 6retan hasiko da nesken alebin mailako futbol txapelketa. Guztira 30 talde izango dira lehian, horietako asko Espainiako Emakumeen Ligako harrobiko taldeak: Madril CFF, Athletic Club, Real Sociedad, Osasuna eta Eibar. Horiez gain noski estatuko beste hainbat talde handi ere izango ditugu gure artean Deportivo, Valladolid, Albacete...  eta noski gure inguruko beste hainbat talde: Aloña Mendi, Biak-Bat, Goierri Gorri, Orioko.. etxekoa ahaztu gabe noski Lagun Onak futbol taldeak bi talderekin parte hartzen bait du, Anaitasuna, hiru talderekin izango dugu txapelketan.

6 multzotan banatuta, ostiral eta larunbat artean txapelketako lehen fasea jokatuko da. Fase honetan, talde bakoitzak bere multzoa osatzen duten talde guztien aurka jokatuko du, ligaxka gisa. Talde bakoitzeko lehenengo biak LIGA FASE-rako sailkatuko dira, eta hirugarrenak eta laugarrenak KOPA FASE-rako.

Txapelketan parte hartzen duten futbol taldeen aurkezpena larunbatean izango da, 15:30tan, belar naturaleko zelaian, bertan klub guztien desfilea, jokalari eta teknikari guztiekin egingo delarik.

Igandean, azken sailkapen partidak jokatu ondoren, Kopako finala 12:45ean izango da eta Ligako finala, hau da final nagusia, 13:15ean. Azken partida hau jokatu ondoren, sari banaketa izango da.

Aurreko astebukeran bezala, antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie oraingoan ere txapelketa honetan modu batera edo bestera parte hartuko duten boluntario, entrenatzaile, jokalari, familia eta lagun guztiei txapelketa honetan ezarri duten konfiantzagatik eta herrira gerturatzen diren bisitariei udalerriak eskaintzen duen guztiaz gozatzeko aukera aprobetxako eskatzen die. Ezagutu Azpeitia, gure herria, kultura, jendea eta nola ez gastronomia!

Informazioa, Multzoak eta Futbol Partidak