Real Sociedad taldeak irabazi du aurtengo txapelketa
Atheltic taldeak 4 urte jarraian zeraman txapelketa irabazten, baina oraingoan Real Sociedad taldeak lortu du txapelketako kopa.
Larunbata futbol partidaz beterikko eguna izan genuen, goizeko 9etatik hasi eta arratsaldeko 6rak arte, ia atsedenik gabe izan genituen futbol partidak jokatzen. Euriarekin hasi genuen txapelketa baina partida batzuren ondoren, euria gelditu eta laino eta eguzki artean ere jokatu zen txapelketa.
Larunbatean beraien partidak jokatu ondoren, igandera, multzo bakoitzeko bi talde onenak eta 2 hirugarren onenak, igandeko azken fasea jokatzeko sailkatu ziren. Egun handia izan zen benetan, azken fasean sartzeko aukerak behin baino lehiatuagoak egon zirelarik.
Igandean ere lehia handia izan zen taldeen artean eta bigarren finalaurreko taldeen izenak azken partidak jokatu arte ezin izan ziren ezagutu. Azkenean, lehen finalaurrekoa Barcelona eta Real Sociedad taldeek jokatu zuten. Oso partida parekatsua izan genuen eta 1-1 emaitzarekin amaitzean, taldeek penalti jaurtikietara ekin zioten. Hemen Errealeko jokalariek trebetasun gehiago erakutzi zuten, beraien atezainak bi baloi gelditu zituelarik, eta finalera pasa ahal izan ziren. Beste finalaurrean, Osasunak, ordurarteko txapeldunari, Atheltic Club taldeari, 1-0 irabazi zion.
Horrela, 3. eta 4. postuen partida, Barcelona eta Athletic taldeen artean jokatu zen. Bi talde haundi, eta beraien jokalariek beste behin beraien trebezia osoa erakutzi zuten beste partida eder batean. Oraingoan kataluinako jokalariak izan ziren partiduko bi golak sartzea lortu zuten bakarrak eta horrela, beraientzat 3. postua.
Txapelketako final handian, Erreala aurreratu zen lehen golaren bidez eta partiduak horrela amitu behar zuela zirudienean, Osasunak berdinketa lortu zuen. Horrela, luzapenera joan zen. Gehitutako minutu hauetan golik ez zen egon, beraz berriro penaltietara joan zen. Hemen Errealeko jokalarik, beraien atezainaren beste geldiketa bat barne, beraien trebezia erakutzi zuten eta beraientzako txapelketa.
Garmendipeko zelaiek beste astebukaera batez futbol ederraz gozatzeko aukera izan dute. Nesken Infantil mailako futbol txapelketa hau, jokalariek duten kalitatea erakutsiz, urtez urte gero eta indar gehiago hartzen ari da, bai etxean eta baita kanpoan ere.
Antolakuntza benetan gustora da aurtengoan behin baino talde gehiagok parte hartu bait dute txapelketan eta hemendik talde guztiei beraien parte hartzea eta zelaietan, bai kanpoan eta bai barruan, erakutzitako jarrera eskertu nahi die, baita zelaietara bai inguruko herrietatik eta baina hurrutiagotik ere beraien taldeak beraien txaloekin animatzera etorri diren talde guzti horiei.
Eta beti bezala, ezin ahaztu beraien laguntza eskaini diguten enpresak eta txapelketa hau antolatzen laguntzen diguten bolondres guztiak, beraiek gabe guzti hau ezinezkoa izango bait litzateke. Eskerrik asko guztioi.